2009/06/16
Ezkurra eta urtxintxa
Behin batean bazen urtxintxa bat Koti izenekoa bere gurasoekin bizi zena, zuhaitz batean, eta ia beti lagunekin egotea gustatzen zitzaion, baina bere lagunak beti, momentu txarrenetan, joaten ziren berarengana eta, orduan, urtxintxa asko haserretzen zen.Tikitatik ezkur bat nahi zuen eta, urtxintxa ezkurra hartzera zihoanean bere lagunak deitzen zioten: orduan ezin zuen ezkurra hartu eta handia izan arte ez zuen ezkurrik lortu.Negua zen, eta janaria hartu behar zuten negu gogorra jasateko eta, beti bezala, janaria biltzera ateratzen ziren.Neguan Kotiren lagunak bere etxera joaten ziren, justo urtxintxak kalera atera nahi zuenean ezkur baten bila.Urtxintxa nazkatzen hasi zen eta pikutara bidali zituen.Orduan, ezkurraren bila joaten zenean elurra hasi zuen eta Koti negarrez nere etxera bueltatu zen.Gaua iritsi zenean lotara joan ziren guztiak.Hurrengo egunean dena txuria zegoen eta urtxintxa ezin zen kalera atera ezkurra hartzera eta horrela hiru urtez egon zen bere lagunekin eta ezkurra hartu nahian.Lau urtekin uda zen eta bere lagunak oporretara joan ziren eta urtxintxak oraindik ez zuen ezkurra hartu. Orduan, lasai-lasai zegoela, ezkurra hartu zuen eta oso pozik zegoen zeren bere bizitza osoan ezkur bat nahi izan zuelako.Azkenik ezkurra hartu zuen eta bere familiakoei zatitxo bat eman zien. Gero nobia bat izan zuen eta hiru seme izan zituen.Semeek zorte ona zutenez, gero bakoitzak lagun asko izan zituen eta urtxintxa, bere semeei ezkur polit bana oparitu zien eta oso pozik jarri ziren.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario