2009/06/16

Hiru ahizpak gabonetan

Baziren hiru ahizpa. Lehenengoa Nekane deitzen zen eta 17 urte zituen; bigarrena, Maider, eta 14 urte zituen; eta azkenekoak, Nahiak, 12 urte zituen.Bere ama Oihana deitzen zen eta ez zuen senarrik.Nekane, esnatzen zenean, igerilekura joaten zen igeri egitera eta han bere lagun batzuekin geratzen zen.Nahia eta Maider, esnatzen zirenean, eskolara joaten ziren elkarrekin.Oihana esnatzen zen eta Nahia eta Maider esnatzen zituen eskolara joateko eta, joaten zirenean, oheak eta bazkaria egiten zituen.Nekanek senargaia zuen, Ander izenekoa.Nekaneri informatika asko gustatzen zitzaion; Maiderri, bere lagunekin egotea eta futbolean jolastea; eta Nahiarari, zaldiekin egotea zen gehien gustatzen zitzaiona.Nahia eta Maider oso bihurriak ziren eta, egun batean, familia guztia atera zen afaltzera jatetxe batera. Orduan, Maider galdu zen.

Oihana oso kezkaturik zegoen eta negarrez hasi zen. Neskak Maiderren bila joan ziren. Maider kalean zegoen beldurtuta.Orduan neskek Maider aurkitu zuten eta oso pozik jarri ziren denak.Hurrengo egunean Olentzero nesken etxera joan zen eta, esnatu zirenean pinuaren ondora joan ziren eta opari asko zeuden. Bakoitzak bere oparia hartu zuen eta, Maider, Nekane eta Nahiari eskatu zuten gauza guztiak ekarri zizkien: patinak, telefono mugikorra, arropa...Oihanari asko gustatzen zitzaion bere alabak pozik egotea eta denak familian egotea.Orduan oso pozik bizi izan ziren.

No hay comentarios: