2009/11/17

Bernardo Atxaga

Bernrdo Atxaga, benetako izenez Jose Irazu Garmendia da, Astezun jaio zen, Gipuzkoan, 1951ko uztailaren 27an jaio zen, gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
“Obabakoak” da haren libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 1989an; hala bada, horrelakorik lortzen zuen lehenengo euskal idazlea bilakatu zen.
2007. urtetik euskaltzain osoa da.
Euskaltzaindiaren babesarekin argitaratutako Erlea literatura aldizkarien sortzaile eta zuzendaria da; 2009ko urrian argitaratu zen lehen zenbakia.
Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilbon, ekonomian Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek haren lehen lanak argitara ematen lagundu ziola.
1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoan, Pott Bandaren partaide zela, talde hori argitaletxe moduan antolaturik, Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980An, berriz, taldea sakabanatu zela, Bartzelonara joan zen filosofia ikaskeak egitera. 1983An, Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari mirespen eta itzulpen irabazitako “Obabakoak” argitaratu zuen. 1995Etik goiti, Zalduondon, Arabako lautadan bizi da.
Liburu hauk idatzi ditu: “Astakiloak jo eta, jo”, “Obabakoak”, “Banbulo 1, 2 eta 3”, sugeak txoriari begiratzen dionean, behi euskaldun baten memoriak...

No hay comentarios: